Ni Ane Aldazabal naiz, 19 urte dauzkat eta Lasarten bizi naiz. Bertako Landaberri ikastetxean ikasi ondoren, Donostiako magisteritza eskolako bigarren kurtsoan nago. Irakasgaietako bat IKT da, eta bertan blog hau sortaraztea eskatu digute.
Portfolio honen bidez, ikasturtean zehar eginikoa modu labur batean deskribatuko dizuet, eta gure blogean idatzitako sarreren deskribapen bat ere azalduko dut.
Hasiera batean Ikt-ekin lehenengo kontaktua edukitzeko nire oroimenez hitz egin nuen eta bertan teknologia berriek zuten eraginaz. Ondoren, Jordi Adell-en bideo bat ikusi genuen gelan, Personal Learning Environment -ari buruz, eta interesgarria iruditu zitzaidanez, blog-ean zintzilikatu nuen.
Gizartean geroz eta hedatuagoa dagoen gaia teknologiak eta generoa denez, hirugarren sarrera honi buruzkoa egitea planteatu genuen klasean. Honetan, teknologiek genero bereizketan duen eraginari buruzko dudan iritzia ematen dut.
Iraila bukaeran, Joxemik aplikazio berri bat erakutsi zigun Symbaloo izenekoa eta honek gehien erabiltzen ditugun aplikazio eta web orriak jartzeko aukera ematen digu.
Symbaloo aplikazioaz gain beste bat ezagutu genuen, capzles, eta horrekin gure denbora lerroa egin genuen, argazki, iruzkin eta musikarekin osatuta. Bertan, gure hartzarotik hasita orain arteko momentu esanguratsuenak azaltzen ditut.
Hau egin ostean, taldean elkartu ginen eta alde batetik teknologiari buruzko taldeko ondorioak atera genituen ta bestetik, bakoitzaren symbaloo-ak ikusi ondoren, taldeko symbaloo-a egin genuen, bat etortzen ziren aplikazio eta web orri gustukoenak ipiniz. Taldeko ondorioak ondo adierazteko mapa kontzeptual bat erabiltzeaz gain, movenoteren bidez bideo labur bat ere grabatu genuen.
Ikt-ko saio teorikoetan,Amara berriko eta Adunako eskola txikiko bi irakasle etorri ziren fakultatera bi hitzaldi desberdin ematera, batek Amara berriko sistemari buruz hitz egin zigun, eta besteak eskola txikiari buruz. Hitzaldiak oso interesgarriak iruditu zitzaizkidan, hain zuzen ere, Amara berriko sistema guztiz desberdina da eta eskola txikiko sistemak ere, proiektuka lana egiteak, nire ikastetxeko metodologiarekin alderatuta, ez du inongo zer ikusirik.
Praktiketara joan aurretik, argazki-elkarrizketa bat egin nuen, eta bertan teknologia erabiltzen ez dudanetan gehien gustatzen zaizkidan hamar gauza ipini nituen. Azken aldi honetan teknologiak gure egunerokotasunaren parte direnez, batzuetan alde batean uzteak ez du inongo kalterik eragiten.
Behin praktiketan hasi nintzela, lehenengo asteko esperientzia labur kontatu nizuen eta praktiketatik bueltan, nire taldekideekin biltzerakoan, gure praktiketako esperientziez hitz egin genuen, eta ideia guztiak batuz eta partekatuz, sarrera berri bat sortu genuen. Biltzerakoan taldeko argazki-elkarrizketa ere burutu genuen, denen artean teknologia alde batera uzten genuenean zein gauzekin gozatzen genuen azalduz.
Praktikak bukatzerakoan, ikt-rako egin behar genuen praktiketako lana nola burutu genuen azaltzea proposatu zigun Aingeruk eta bertan, prozedura osoa idaztea bururatu zitzaigun, hasierako idea, eta emaitza ere ipiniz.
Bukatzeko, lan modularra, hau da, artefaktoa egin genuen eta edozeinek emaitza ikusi zezan, gure artefaktoaren parte zen bideo zintzilikatzea bururatu zitzaidan. Azkenik, egun ugari pasa diren arren, Urriak 6ko saio teorikoa nola joan zen eta zein eduki eman genituen azaldu ditut.
Besterik gabe espero dut nire blog-a zuen gustokoa izatea!

Kaixo Ane:
ErantzunEzabatuZer jaso eta idatzi gure blogetan? Hau oso inportantea izango da zuen blogak ebaluatzerakoan
Hemen duzue laburki gutxienezko elementuak bikain egiteko zuen blogak:
· Taldekideen blogaren helbideak
· Beste helbideak: e-Portafolio blogaren helbideak ( adibidez)
· Etiketak ( derrigorrezkoa, oso inportantea direlako)
· Paginas/orriak portfolioarekin: laburpen bat kontatuz zer egin den eta estekak erabiliz eman kontatzen duzun ebidentziak
SAIO PRAKTIKOEI DAGOZKIENA
Sarrerak:
1. Lehengo asteko egindako lanari buruz ( Daniel Losadarekin landutakoa)
2. Oroimen autobiografikoak
3. Genero eta teknologia
4. Denbora Lerroa ( Capzles edo beste baliabide erabiliz)
5. Bakarkako PLEa ( Symbaloo erabiliz)
6. Taldeko PLEa ( Symbaloo erabiliz)
7. Mapa kontzeptuala (eta MOVENOTE)
SAIO TEORIKOEI DAGOZKIENA:
Sarrerak:
· Amara Berriko ( Amando Paviaren hitzaldia)
· Adunako Eskola ( IƱaki Pagolaren hitzaldia)
· Argazki-elkarrizketa
Itxura polita eta gauza gutxi falta zaizu bukatzeko
animo
laster arte
joxemi