2015/09/17

OROIMENAK


Kaixo lagunok!

Nire blogari hasiera emateko nire haurtzaroko oroimenez hitz egingo dizuet.  


Andre Joakina-Enea
Egia esan , ez dut haurtzaindegiko oroimen askorik. 1998an hasi nintzen  haurtzaindegira joaten, 2 urte nituelarik. Bizitzako etapa ona izan zela dut gogoan, hain zuzen ere oso oroimen onak gordetzen ditut nire irakasle eta gelakideetaz. Andre Joakina-Enea izeneko etxe handi batera joaten ginen denok eta bertan ibiltzen ginen gora eta behera, txirrista horian, kolunpioetan,etb. Gogoan dut Maitane izeneko gelakide batek nire antza ikaragarria zuela, izan ere, berak ere ile kizkurra zuen, eta askotan, jaialdietan adibidez,bere gurasoek berari grabatu ordez niri grabatzen zidaten! Nahiz eta nire gelakideekin orain daukadan harremana hain estua ez izan, harremana ona dela esan beharra daukat, esate baterako, Maitane nire lagunik hoberenetarikoa da orain!




Haurtzaindegia atzean utzi eta sei urterekin Lehen Hezkuntzan hasi nintzen, beraz, gelakide asko berriak ziren. Hala eta guztiz ere, nire gela berriarekin oso gustora sentitu nintzen. Nire irakaslea oso jatorra zen eta oraindik ere, txikitan bezala, asko miresten dut. Lehen Hezkuntza oso garai ona izan zen. Lehenengo eta bigarren mailan gelan genuen etxetxoan "ama eta aita" etara jolasten ginen askotan eta 3.mailatik 6,mailara futbolean eta saskibaloian ibiltzea gustoko genuen. Izan ere, 3. mailan eskolako beste edifizio batera aldatu ginen eta futbol eta saskibaloi kantxa handiak zeuden.

Tailer ugari ere egiten genituen, horien artean dantza tailerra, bustin tailerra, zumitza, etb. Ondoren, ikastetxeko jaialdian, gure eskulanak eta dantzak gurasoen aurrean aurkezten genituen.

Argitxo zen gure lagun mina eta beti gutunak idatzi eta abestu egiten genion. Horiek bai momentu onak! 


Besterik gabe, seigarren maila bukauta DBHn hasi nintzen eta nire haurtzaroa atzean uzten, baina nola ez, ahaztu gabe!
























































































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina