2015/09/23

TEKONOLOGIA ETA GENEROA


Egun on lagunok!

Nire lehenengo blogean haurtzaroko esperientziez hitz egin dudan moduan, gaurko honetan teknologia eta generoari buruz hitz egingo dizuet.


Denok dakigun moduan teknologia berri hauek ez dira aspalditik gure bizitzaren parte izan diren  zerbait, hain zuzen ere, orain dela ez asko finkatu ziren gure gizartean eta pixkanaka gure egunerokotasunaren parte izatera iritsi dira.



Nire haurtzarotik orain arte gauzak asko aldatu dira eta zer esanik ez teknologia. Pausu erraldoietan joan da garatzen eta horrekin batera, gure bizitzak ere aldatzen joan dira. Teknologia hauek gure egunerokotasunaren parte izaten hasi diren heinean, ez dute eragin berdina eduki emakume eta gizonezkoengan. Izan ere, ni haurra nintzela, sei bat urte nituela, hasi nintzen teknologia berri hauen erabileraz jabetzen, horien artean "Game Boy"a. Izenak esaten duen moduan mutilentzako omen dira joko horiek. Ondoren, Nintendo, PSP eta beste hainbat makina asmatu zituzten beti ere neskentzako eta mutilentzako jokoak desberdinduz. Esate baterako, nahiz eta ez konturatu eta argi eta garbi ez esan batzuk mutilen jokoak direla eta beste batzuk neskenak, askotan ikusten genuen sukaldatzen ikasteko jokoak edota umeak zaintzeko jokoak neskentzat zuzenduak izaten zirela, "Call of duty" edota "Grand Theft Auto" ordea, hau da, tiro eta borroka jokoak, mutilek jolasteko egiten ziren eta dira. 



Tamagotchiaren iragarki bat




Bideo jokoez gain, askotan "tamagotchia" izenekoarekin ere ibiltzen ginen baina beti askoz nabariagoa zen hau neskengan mutilengan baino, mutilek ez baitzuten "gustuko" izaki arraro edo dena delako hori zaintzea, jaten ematea, etab. Ondoko argazkian argi ikusten da emakumea jokoa erostera erakartzea dela asmoa.






Hala eta guztiz ere esan beharra daukat, nire haurtzaroan ez dudala inolako desberdintasun konplexurik izan. Izan ere, bai sukaldatzeko jokoak eta bai tiroen jokoak gustuko izan ditut eta PSP edo Nintendoa izan nuenean edozein motatako jokoetara jokatu dut "mutilen" jokoak direla alde batera utzita.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina