Teknologia berrien aurrerapenekin batera konturatzen gara gure denbora librean geroz eta gehiego erabiltzen ditugula hauek. Askotan, mugikorra etxean ahazten dugunean zerbait falta zaigula ere pentsatzera eta sentiaraztera iristen gara. Hain zuzen ere, gaur egungo umeetan ere nabaria da beste gauza asko alde batera utzita teknologiekin gehiago disfrutatzen dutela eta teknologia hauek existitzen ez ziren garaietan jolasten ziren jolasak ez direla mugikorrak edo tabletak, esate baterako, bezain dibertigarriak.
Ondorioz, nire sarrera berri honetan teknologia erabiltzen ez dudan momentuetan nola gozatzen dudan adierazi nahi dizuet.
1. Bidaiatzea: nire pasioetako bat da bidaiatzea, beti pentsatu izan dut, ahal dudan heinean, mundu osoan zehar bidaiatuko dudala.
Beheko argazkian New Yorken da, udara honetan, Rockefeller Center eraikuntzan.
2.Familia: familiarekin egotea ere oso gustoko dudan planen barruan sartzen dut. Ondoko argazkian nire lengusuekin agertzen naiz, baina esan beharra daukat nire anai arrebak balitz bezela direla.
3.Jatea: plazer guztien artean gozoena!
4.Kirola: lehen saskibaloia egiten nuen eta primeran pasatzen nuen, orain ordea ez dugu ekiporik atera eta beraz zumba egiteaz gain korrika ere egiten dit batzuetan.
5.Musika: oso gustoko dut musika entzutea eta batez ere gustoko ditudan talde eta abeslarien kontzertuetara joatea. Behejo argazkian Madriden da, One Direction, talde britaniarraren kontzertuan.
6.Lagunekin egotea: arratsalde batean lagunekin zerbait hartzera joateak ematen didan poza oso handia da niretzat. Aste osoa pasa ondoren kanpoan ikasten daudenak ere buektatu eta ostiralean berriro ere denak batera egotea da niretzat ostiraleetako gauzarik onena.
7. Lo egitea: egunak pasatuko nituzke ohean!
8. Lagun berriak egitea: beti gustatu izan zait jende berria ezagutzea eta lagun berriak egitea. Argazki honetan Califonian egon nintzenean egin nituen lagunekin dudan argazkietako bat txertatu dizuet.
Beste hainbat gauzekin ere asko disfrutatzen dut, esate baterako, dantza egiten, txoroarena egiten, etab. Baina horiek niretzako gordetzen ditut!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina