Praktiketako lehenengo astea iada bukatu da eta egia esan espero nuena baino askoz hobeto joan da. Haurrek harrera ona egin didate eta denbora guztian nirekin jolasteko eta hitz egiteko irrikitan daude. Esan beharra daukat, egokitu zaidan gela oso ona dela, hain zuzen ere, denek kasu egiten dute eta ez dago inongo arazorik, ahotsaren tonua igotzen dutenean irakasleak ixilik egoteko esan eta segituan ixiltzen dira. Lehenengo egunean oso urduri nengoen baina pixkanaka urduritasunak guztiz joan dira eta gogotsu bukatu dut astea. Oso sentsatzio onak ditut eta espero dut geratzen diren lau asteak lehenengo bezain onak edo hobeak izatea!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina