1.SAIO TEORIKOAN EGINDAKOAREN AZALPENA
Klasean sartu ginenean esan zigun Aingeruk "zelatatu" eta
"zelatatzaileei" buruz hitz egingo genuela. Horretarako, espetxe bat
erakutsi zigun, panoptiko bat, non, erdian dorre bat dagoen eta bertatik
presoak zelatatuak izaten diren.
Ondoren, hau, gure bizitzara eta teknologiara bideratu zuen, eta galdetu
ziguen gu zelatatuak izaten ote ginen, nola eta honi aurre egiteko
erresistentziak. Hasieran talde txikietan hasi ginen taula betetzen, baina,
azkenik gela osoaren artean osatu genuen.
Hona hemen emaitza:
NORK
|
NOLA
|
ERRESISTENTZIA
|
Egela
|
Nabigazioaren kontrola
|
Pertsona batek besteei pasatzea
irakurgaiak; beti irekita edukitzea
|
GPS mugikorra
|
Posizionamenduaren kontrola
|
Kentzea
|
Google
|
Datu pertsonalak; guztiak
|
Asmatzea
|
Banketxeak / kreditu
txartelak(bestelakoak)
|
Datuen kontrola
|
Ahalik eta gutxien
|
Facebook
|
Datuak; noiz konektatu
|
Argazkiak ez etiketatu
|
Whatsapp
|
Konexioaren azterketa
|
Tik bikoitza kendu; ordua
kendu; profileko informazioa bakarrik kontaktu batzuk edukitzea
|
Zerbitzuetako kamerak
|
Gure mugimenduak
|
...
|
Webcam-a (drone)
|
Sartu daitezkeelako
|
Pegatina bat jartzea
|
Konpainia telefonikoak
|
Lokalizazioa; erabilerak
|
Modo avion-en jartzea mugikorra
|
Jarraian, bideo bat ikusi genuen: "¿Por qué me vigilan si no soy
nadie?". Hemen, Marta Peiranok ohartarazi nahi digu zenbat informazio
sortu dezakegun egunero, eta zein garrantzitsua den sare sozialetan gure
anonimatoa mantentzea. Horretarako, neska baten adibidea jartzen digu, non,
bertan ikusten dugun nola bere egun oso bateko mugimendu guztiak kontrolatuak
dauden.
Ondoren, beste bideo bat ikusteko aukera ere izan genuen: "Las redes y
lo datos: una perspectiva crítica". Bertan, guk sare sozialetan eta
interneten egiten ditugun publikazioez hitz egiten digu, eta zein garrantzitsua
den hauekin kontuz ibiltzea. Horregatik, gure pribatutasuna mantzeko
azpimarratzen du sare sozialetan eta horrelakoei dagokienez.
2.GELAN IKUSITAKOAREKIKO GURE POSIZIONAMENDUA, HAUSNARKETA
Oro har entzuten dugu kontuz ibili behar dugu sare sozialetan publikatzen
dugunarekin eta konsziente gara gure datuak dituztela, kontrolatuak gaudela.
Baina, zein puntutaraino gara konsziente?
Konektatuta bizi gara, teknologiaren menpe, egunerokotasunean hainbat ordu
igarotzen ditugularik teknologia eskuetan dugula. Bideo hauek ikusteak zer
pentsatu handia ematen dit, banekien bai gure datuak zituztela, baina, orain
benetan jabetu naiz guk egunean zehar egiten ditugun mugimendu txikienak ere
badazkitela, guk uste baino arriskutsuagoa dela.
Eta zer egin honi aurre egiteko? Ahalik eta pribatutasun gehien mantentzen
saiatu behar dugu, gure anonimatoa mantentzen. Horretarako, gure datu gutxien
ematea izan daiteke aukeretako bat, edo datuak asmatzea.
3.IKUSITAKO GUZTIA HEZKUNTZAREKIN ERLAZIONATU. GURE POSIZIONAMENDUA
IRAKASLE MODUAN. ZER EGIN BEHARKO GENUKE HONEKIKO EKOLAN?
Denbora aurrera doan heinean teknologia garatzen doa eta geroz eta
txertatuago dagoela ikus dezakegu hezkuntza munduan. Hau positiboa izan daiteke
hezkuntzarako, hainbat programa interesgarri eta baliagarri baitaude
ikasleentzat. Gainera, gaur egun, txiki-txikitatik hasten dira teknologiak
erabiltzen, mundu teknologiko batean hazten direlarik, horregatik, beharrezkoa
ikusten dut hezkuntzan ere honen ezagutza minimo bat eskaintzea. Baina,
horretarako irakasleak ongi prestatua egon beharko du, eta aurretik aipaturiko
teknologiaren arrisku guztiez ohartarazi beharko die ikasleei.